XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta heien ikhusteko stolo bat apostoletu zuten.

Bidean Birgala izeneko hiri batetan sartu ziren.

Hiri hunen gubernoa amazônen eskuetan zegoen.

Amazônak' Birgalan bezala, lehen ere Ilion-Zaharraren inguruetan emakume gudulariek gubernatzen herri bat ziren.

Hemen bi basilissa zuten.

Eta bethi izen hauietaz onomazatzen zituzten: armadaren buruzagia dena Hippolita, eta Gubernuaren anakosa Penrhesilea.

Gizonak etxean geratzen ziren, eta heien ekhintza handiena bethi zen amazônak kyetzea.

Antolatzen ohi zituzten jai batzuetan bethi beren bômoen gainean gizon batzu sphagiotzen zituzten, zeren-eta hauietariko asko eduki nahi ez bait zuten, Heien kopuru handiegia anassentzat bilhakatzen zirelakotz, eta erraiten zutenez, Erresuma on bat bethi erlauntza ona bai lizen gubernatu behar zutela.

Huntara bi anassa dute, eta gudularisarik asko, eta arretan bethi nolabait eklogampecirc;a egiten dute.

Hunela alde batetik noeroenak eklogampecirc;tzen dituzte, bai eta kaloenak ere.

Eta bi poiotampecirc;ta hauk'oso onak dituen ar bat dutenetan' bethi hura proskynetzen dute.

Inguretako herri auzoak menperatu zituzten, eta hauietan batez ere iputz onomazatzen zuten herria.

Hauiek urtheoroko petxo bat ônetu behar zuten.

Bainan huntara ere amazônek' iputzak buruskoen kontra eta uaskoen kontra gerizatzen zituzten.

Ilioneko aztiek zuhurki herria gubernatzen zuten.

Heien hiri nabusia mendien artean zuten, bainan ibarretan bertze hiri batzu ba zituzten ktizatu.

Ordoki hauk ibai luze ta zabal bateraino heltzen ziren, eta ibaiaz harantz ba zuten bertze hiri handi bat, Kalagorri izenekoa.

Bainan inguru hauietan zegozenetarikoa' Turxa axiologoena zen.

Turxa hiri huntan, ormakoek ikasiko zutenez, behin batean Thalats handian egon zen Erresuma baten enoikoak katapheugatu ziren.

Erresuma hori Thalats handiko uhainen azpian menderik asko zuela desageria zen.

Oso jakintsunak ziren, eta oso gothorra zen metal bat zuten, eta anbarra (zeruko metala, metal urdina) ez zenarren, hauxe baino oriagoa zen.

Hari urrhekhalko izena emaiten zeraukoten.